Zuntza, finkoa eta mugikorra dituen tarifarik merkeena zure negoziorako

Zuntza 600 Mb + Finkoa

Mugikorra 30 GB + mugagabeak

DOAN

Mugikorra 1 GB

40

,00

€/hilabete

BEZ-ik gabe

600 Mb-ko abiaduradun zuntz optikoa zure negozioan

heroR - wifi

600 Mb-ko zuntz simetrikoa

Igoerako eta jaitsierako 600 Mb-ko abiaduradun zuntz simetrikoa.
GUUK-FIJO

Telefono finkoa

Dei mugagabeak finko nazionaletara eta hilean 1.000 minutu mugikor nazionaletara. Linea-kuota barne.

30 GB eta dei mugagabeak zure mugikorrean

GUUK | 70GB

30 GB gehieneko abiaduran

30 GB-ko datuak gehieneko abiaduran. Amaitzen bazaizkizu, abiadura motelduan nabigatzen jarraitu ahal izango duzu inolako kostu gehigarririk gabe. Bestela, nahiago baduzu, datuen aparteko bonua aktibatu ahal izango duzu.
LLAMADAS

Dei mugagabeak

Finko eta mugikor nazionaletarako dei mugagabeak eta nazioarteko 100minutu (dei-ezarpena barne) herrialde hauetara: Alemania, Austria, Belgika, Txina, Danimarka, Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, Holanda, Italia, Norvegia, Portugal, Suedia eta Erresuma Batua. Suitzara dagokionez bakarrik finkoetara.
Vector (43)

Zure gigak metatu

Hilabete batean zure giga guztiak erabili ez badituzu, hurrengo hileko gigei erantsiko dizkiegu. Hilaren lehenengo astean, SMS bat jasoko duzu, aurreko hilabetean zenbat giga ez dituzun kontsumitu eta giga horiek zure tarifan metatu direla jakinarazteko.
ic permanency

Iraupenik gabe

Soilik zuk nahi izan ezkero gelditzea nahi dugu. Nahi duzunean joan ahal izango zara, zigorrik gabe.
GUUK | TARJETA SIM

SIM txartela

Telefono mugikor guztiekin bateragarria den ebaketa hirukoitzeko SIM txartel unibertsala emango dizugu (SIM/MicroSIM/NanoSIM).
ROAMING

Roaminga

Espainian egongo bazina bezala hitz egin eta nabigatu Europar Batasunean. Doako roaminga duten herrialdeen zerrenda eta beste herrialde batzuetatik dauden tarifak kontsultatu hemen.

Linea gehiago erantsi

7 GB edo 30 GB-ko datuak eta dei mugagabeak dituzten 4 linea gehigarriraino kontratatU ditzakezu.

Nola etorri Guuk-era urratsez urrats

Nola etorri Guuk-era urratsez urrats

1

Zeure estaldura egiaztatu

Zeure helbidea sartu, Guuk-en zuntza zure etxera iristen den ikusteko.

2

Zure tarifa aukeratu

Aukeratu zure tarifa, eta agente batek deituko dizu kontratatzeko.

3

Instalazio-eguna

Instalaziorako eguna eta ordua zehazteko deituko dizugu.

4

Zure zenbakia mantentzen dugu

Zure zenbakia mantendu ahal izango duzu, eta eramangarritasunaren prozesuaz arduratuko gara SIM txartela heltzen zaizunean.

Oraindik Guuk-ekoa ez bazara, deituko dizugu.

Deitu iezaguzu astelehenetik igandera 9:00etatik 22:00etara.
GUUK | CONSERVA NUMEROS
Zure zenbakia betirako mantenduko duzu kosterik gabe.
GUUK | ENVIO GRATUITO
Bidalketa dohainik, Guuk-era etortzean ez duzu inolako kosturik izango.
GUUK | PARA SIEMPRE
Zure produktuak automakikoki hobetzen ditugu eguneraketa bat eskuragari dugunean.
GUUK | SIN PERMANENCIA
Iraunkortasunik gabe, nahi duzunean joan ahal izango zara.

Hemen gehien galdetzen dituzuen zalantzak

Zein estaldura dauka Guuk-en Zuntzak?

Euskadiko eta Nafarroako udalerri askotan ematen dugu estaldura. Zuntza zure etxera iristen den jakiteko, joan hona.

Nire telefono-zenabakiak mantendu ahalko ditut?

Bai. Kontratua egitean, zenbaki berri bat nahi duzun ala zure zenbakia ekarri nahi duzun aukeratu ahalko duzu (dela finkoa, dela mugikorra). Portabilitatea egiterakoan, geu arduratuko gara dena kudeatzeaz zure uneko operadorearekin, zuretzako kosturik gabe.

Zenbat denbora beharko duzue zuntza instalatzeko?

Arazorik ez badago, gehienez 5 eguneko epean edukiko duzu zuntza instalatuta eta erabilgarri. Zure zenbakia beste operadore batetik ekartzen baduzu, bideratzailea instalatu eta 5 egun igaro baino lehen izango duzu prest. Zenbaki berrien kasuan, aldi berean izango dituzu erabilgarri linea finkoa eta Internet.

Instalazioaren eguna eta ordua aukera ditzaket?

Bai! Kontratua egindakoan, teknikariaren hitzordua hartzeko deituko dizugu, hoberen doazkizun egunean eta orduan joan dadin. Hitzordua aldatu behar baduzu, ez kezkatu, hori ere egin ahalko baituzu.

WIFI-bideratzailea barnean hartzen da?

Bai. Gure teknikariak instalatuta utziko dizu etxean, zuretzako kosturik gabe. Halere, momenturen batean baja ematen badiozu zerbitzuari, itzuli egin beharko duzu.

Zer estaldura dauka Guuk-en mugikor-zerbitzuak?

Lurraldearen % 98an ematen dugu estaldura. Hemen, egiaztatu dezakezu estaldura baldin baduzu.

Noiz jasoko ditut SIM txartelak?

Zuntza duen tarifa bat kontratatu baduzu, instalatzaileak berak emango dizkizu SIM txartelak; horrela, ez diozu bidalketari itxaron beharko.

Zenbat denbora beharko duzue linea mugikorrak aktibatzeko?

Linea berrien kasuan, SIM txartela jaso eta 4 ordura aktibatuko da. Zuk ez duzu ezer egin beharko. Zenbakia ekartzen baduzu, ordea, SMS baten bidez jakinaraziko dizugu noiz hasiko zaren Guuk-ekoa izaten. Egun horretara arte, uneko operadorearen SIM txartelak erabilgarri jarraituko du, eta ez zara linea gabe inoiz geratuko.

Zerbait ordaindu behar dut kontratazioan zehar?

Ez. Ez duzu euro bat ere ordaindu beharko Guuk-era etortzeko. Lehen faktura hurrengo hilaren lehen astean jasoko duzu, eta dagokizun kuotaren zati proportzionala ordainduko duzu. Gainerako hiletan, fakturazio-zikloa hilaren 1ean hasten da, eta hil hartako 30ean edo 31n amaitzen (otsailean, 28an edo 29an).

Eta Guuk-etik joan nahi badut?

Mugikor tarifa bat edo zuntz + mugikor paketea (telebistarekin edo gabe) kontratatzen baduzu, nahi duzunean utzi ahal izango duzu, ez duzu iraunkortasunik izango eta ez dizugu harpidetza kentzeagatik zigorrik kobratuko. Iraunkortasuna (12 hilabete) zuntza + tarifa finkoa kontratatzean soilik izango duzu.

Zuntzaren estaldura konprobatu Guuk-en