Nola instalatzen eta konfiguratzen da Agile TV zerbitzua lehen aldiz?

Agile TV zerbitzua zuntzaren altarekin batera eskatu baduzu, ez kezkatu; zuntz optikoa instalatzen dizun teknikariak dena instalaturik utziko dizu. Zuntza kontratatu ondoren GUUK telebista-zerbitzua eskatu baduzu, urrats hauek egin behar dituzu. Ez kezkatu, oso erraza da:
  • Aktibazio-prozesuan, Agile TV agintea sinkronizatu eta zure hizkuntza aukeratu ondoren, zure NANa eskatuko dizu erregistratzeko; izan ere, Googleko konturik gabe eta Google Play Store-n saioa hasi gabe erabil dezakezu Agile TV zerbitzua.
  • Baina aplikazioak telebistan deskargatu nahi badituzu, Googleko zure kontua sartu beharko duzu Google Play Store-n saioa hasteko: helbide elektronikoa eta pasahitza (normalean erabiltzen dituzunak).
  • Google kontua gehitu dezakezu, menuko “Configuración/Más ajustes/Cuentas/Añadir cuenta” ikonoetatik.
  • Zure TV Box 4K kable bidez edo wifi bidez konekta daiteke banda-sareko bideratzailera. Ahal dela, kable bidez konektatzea gomendatzen dugu.

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri